XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

OH, OREJA EUSKADI BATUAREN ALDE

Edo mugaren aurka behintzat.

Nafarroa ez da Euskal Herri, Ipar Euskal Herririk ez da esistitzen Behobiatik gora Frantzia bait da, eta guzti hori argi eta garbi geratu denean... orain muga kendu behar dela, alde bateko nahiz besteko poliziak alde bateko nahiz besteko terroristak harrapa ahal izan ditzan.

Kultur lotura estuak ukan dituztela historian zehar Piriniotako herriek? Orain poliziak sendotu ditzala.

Hipotesis bat.

Filipe Bidart frantses gaixtagin alu hori (barka ezak, Filip, koño, hipotesis bat duk!) Gasteizen lokalizatu dute.

Udal poliziak itxi du bera omen dagoen etxe aurreko kalea.

Ea zirkula ezazue esan dizu ondotik euskara garbian, Hertzainak.

Azterketak egiten ikusten dituzu han aurrean hiru Gendarme eta inguruan CRSen hiru furgoi daude etxearen asaltoa prestatzen.

Dena dela, inguruan dira GEO famatuak ere, aurpegi beztuekin, beren lan preziatuaren beharrik balego, bazpare.

Dena bukatuta (Filipe ez zegoen han, alarma faltsoa zen).

Altsasurako bidean Diputazioaren miñoiak ikusiko dituzu bide bazterrean, Trafikoko goardiazibilek hamar milako multa jarriko dizute argiak altuegi eramateagatik.

Eta UARen kontrolean ordubete, Ortzi zure koinataren lehengusu txikia delako.

Bai, gure kaleetako inseguritatea izugarria da.